Abian gara

descarga_1

Ekainaren 1ean, zatoz aniztasunaren danborrak jotzera!

2013ko apirilaren 19

Danbor, dunbal edo antzekorik baduzu? Lor ezazu bat, itzelazko ekitaldia prestatzen ari gara-eta. Ekainaren 1ean, Donostiako kaleek gure lurraldearen aniztasuna aldarrikatzeko burrumba egingo dute. 11 Danbor Martxa Aniztasunaren Egunaren ekintza nagusia izango da. Aldarrikapen eta festa eguna izango da lelo komun eta bakar baten pean: Bai Aniztasunari-Gora Aniztasuna!!

Horregatik, danbor guztien danborrada nazional horretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: banaka izanda, edo zure konpartsa, batukada edo perkusio taldearekin.

Oreka Tx txalapartazko talde prestigiodunak gurekin bat egin du eta bereziki pieza berri bat konposatu digu. "Atanbora" izenburuko abesti hori interpretatuko dugu, denok batera, ekainaren 1ean bertan, Alderdi Eder lorategietan. Ensaiatzen animatuko zara?