lachelitaportada

"La Chelita", El Salvadorren kokatutako komikia, aurkeztuko du Ixuxú Elkarteak

9.09.2013

"La Chelita", El Salvadorreko gatazka armatuari buruzko nobela grafikoa, Euskal Herrian aurkeztuko da datozen egunetan, Ixuxú Asturies-Euskal Herria elkartearen eskutik.  Ruma Barbero nobelaren egile asturiarra egongo da aurkezpen guztietan. 

1992an, Charo Borreguero, “La Chelita”, psikologian lizentziatu berri salamankarra, El Salvadorera ailegatu zen irakasleak hezitzeko helburuarekin. Handik gutxira, Nazio Batuetako Egiaren Batzordeak agindutako txostenaren elaborazioan parte hartzen hasi zen. 21 urte beranduago, Ruma Barbero marrazkilariak bere laguna den La Chelitaren bizipen horiek nobela grafiko batera eraman zituen 

Hauek dira irailean egingo diren "La Chelita" liburuaren aurkezpen-datak:
16an, 19:30etan, Zirikan, (Ronda kalea), Bilbon.
17an, 11.:30etan, Zuloa Irudian (Korreria kalea) eta 19:30ean, Zapateneon (Zapatari kalea), Gasteizen.
18an, 19.00etan, Askapeñan (Jarauta kalea), Iruñean.
19an, 19.00etan, Liburutegi nagusian, (San Jeronimo kalea), Donostian.
21an, 12.00etan,  La Hormiga Atómica aretoan, (Kuria kalea) Iruñean
22an, 18.00etan, Irati tabernan (Ferrerias kalea) Arrasaten.
Beste aldetik, martxoaren 3an Gasteizen egindako Asturies-Euskal Herria lehenengo topaketa eta gero, Gasteizko Gaztetxeko kideek Asturies bisitatuko dute hilabete honetan. Gasteiztarrek La Semienten (L'Entregu) egingo den egun osoko topaketa batean hartuko dute parte. 
Iraila bukatzeko, 28an, Gasteizko Gaztetxean, Ixuxú merkatu txikia egingo dute, bertan kolektibo asturiarren materalia saltzeko asmoz.