latarrancha

La Tarrancha taldeak hizkuntz aniztasuna aldarrikatzen duen diskoa aurkeztuko du Gernikan

2014ko urtarrilaren 28

Enbor bereko zazpi hizkuntza eta hemeretzi partaidetza biltzen dituen diska estreinatuko du ska-fusio La Tarrancha taldeak urtarrilak 31n, ostirala, 20:30ean, Gernikako Lizeo Antzokian.

Asturiar-leonera, aragoiera, katalana, gaztelera, euskara, okzitarriera eta galaiko-portugalera; Iberiar Penintsulan hizkuntza guzti hauek eta beraien aldaerak ondino bizirik daude. Hauen aladarrikapena eta musika egiteko beraien erabilera argi erakutsi nahi du La Tarranchak “Mezillingües” izeneko beraien lan berrian.

Estilo nahasketa haien ezaugarri nagusi izanik -jamaikar estiloa, humorea eta panfletismotik urrun dagoen hausnarketa kritikoa-, La Cuenca´l Nalón eta Xixón taldeen partaideekin sortu zen La Tarrancha 2003. urtean. 2012an aurkeztu zuten “Mezigayuska” izeneko hirugarren diska, eta lan honi buelta bat eman eta berreraiki nahi izan dute oraingoan.

Horretarako asturiarrak ez dira bakarrik gelditu eta beraien berezko hizkuntza erabiltzen duten hainbat musikariek beraiekin bat egin dute. Ines Osinaga (Gose), Jesús Cifuentes (Celtas Cortos), Guillerme (Quempallou), Alidé Sans okzitarra, Asturiesko rock talde guztien partaideak, Pica Tümilho, Tarna eta Gaire taldeak… guztira 19 ahots elkarrekin helburu bakar batekin: hizkuntz errealitate ezberdinei argia ematea eta beraien hizlarien eskubideak defendatzea.

“Mezillingües” lanak “Mezigayuska”ko abeztietatik baino haratago joan nahi du, eta horretarako “Ö-3-3” haien bigarren lanaren 3 bertsio sartu dituzte eta “De Tazones a Candás” -asturiar tabernetako hainbat abeztien bertsioa-, orain dela gutxi argitaratu zen “Cantares de Chigre” bilduman agertzen dena.